Mugaldeko udalekuetan lanean aritzeko begirale bila ari dira

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 30a

Mugaldeko udalekuetako parte hartzaileak 2024an Berako Herriko Etxean Jokin Pinatxo musikariarekin.

Hirugarrenez antolatu dituzte Mugaldeko udalekuak. Aurtengoan Arantzan hasi eta Saran bukatuko dira eta udalekuetan lanean aritzeko begirale bila ari dira antolatzaileak. 

Uztailaren 13an Arantzan hasi, eta uztailaren 19an Saran bukatuko dira udalekuak. Arantzan, Oiartzunen, Urruñan eta Saran ibiliko dira parte hartzaileak. Udalekuetarako izen ematea martxoan irekiko dute.

Udalekuen antolatzaileak lanean aritzeko hezitzaile bila ari dira. Izangaiek euskaraz jakin beharko dute eta guttienez C1 maila izan beharko dute. Gainerako, ondorengo baldintzak ere baloratuko dituzte

  • Begirale titulua izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo gaur egun ikasten egotea .
  • Lan eskarmentua izateko antzeko lanetan
  • Euskararekiko sentsibilizazioa izatea
  • Taldean lan egiteko erraztasuna izatea.

Udalekuetan kirol eta kultur jarduerak gidatu eta dinamizatu beharko dituzte hezitzaileek. Udalekuak hasi aitzinetik begiraleek formakuntza jasoko dute eta udalekuetarako programazioa prestatuko dute. 

Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte oiartzun@tturttur.eus helbide elektronikora, otsailaren 28a (larunbata) baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero, Ttur-ttur elkartearekin harremanean jartzeko aukera dago oiartzun@tturttur.eus helbidean edota 943 26 01 82 telefono zenbakian.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Bortzirietako Euskara Zerbitzuak, Oiartzungo Udalak, Sarako Herriko Etxeak eta Urruñako Herriko Etxeak antolatu ditu udalekuak, Euroeskualdearen babesarekin.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun