Hori baino lehen, asteburu honetan, lehenbiziko kapitulua herrian bertan ikusteko aukera izanen dute UEMAko kiden diren herrietako hainbat haurrek eta gaztetxok.
Eskualdeko hamahiru herri dira UEMAren parte, eta horietatik hamar herritan emanen dute Irabazi arte asteburua:
Ortziralea, urtarrilaren 30a:
- Igantzin Baratzondon izanen da emanaldia 18:00etan.
- Etxalarren Pello Apezetxea Kulturgunean izanen da 18:00etan.
- Beran Kultur Etxean 19:00etan. Sarrera debalde izanen da baina 18:00etatik aitzinera hartu beharko da Kultur Etxean bertan.
- Donezteben 19:00etan izanen da emanaldia Leku Eder Zineman.
- Donamarian erabilera anitzeko gelan izanen da emanaldia 19:00etan.
- Iturenen Pulunpa eskolako aretoan emanen du telesaila 19:30ean.
Igandea, otsailaren 1:
- Lesakan Harriondoan izanen da 17:00etan.
- Arantzan liburutegian emanen dute 17:30ean.
- Goizuetan Ganbaran izanen da emanaldia 18:00etan
Ortziralea, otsailaren 6a:
- Baztanen Elizondoko Arizkunenean emanen dute telesaila 17:30ean.