ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Gipuzkoako gorengoen mailara igotzeko faseari ekinen dio Gure Txokoa futbol taldeak Zumarragan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 23a

Lehen fasea bigarren postuan bukatu ondotik, Gipuzkoako erregionaleko mailatik gorengoen mailara igotzeko faseari ekinen dio Gure Txokoak Zumarragan.

Baztango bi futbol talde nagusiek eta Doneztebek etxean jokatuko dute eta Beti Gaztek kanpoan; eskubaloian kanporan ariko dira hiru talde nagusiak eta errugbian, atseden izanen dute Sarako Izarra eta BRT Menditarrak talde nagusiek, baina 18 urtez beheitikoek Lekarozen jokatuko dute larunbat goizean.

Asteburuko kirol jardunaldiak zenbait kategoriatan bigarren fasearen hasiera ere ekarriko du. Honela, futbolean, Gipuzkoako erregionaleko lehen mailatik gorengoen mailara igotzeko faseari ekinen dio Berako Gure Txokoak Zumarragan, lehen fasean bigarren izan ondotik. Gainerakoan, Baztango bi taldeek eta Doneztebek etxean jokatuko dute, Beti Gaztek Zubietan ekinen dio bigarren itzuliari eta Aurrerak atseden izanen du. Eskubaloian, etxetik kanpo ariko dira Errekako bi talde nagusiak eta Baztango BKT. Errugbian, atseden izanen dute Sarako Izarra eta BRT Menditarrak talde nagusiek, baina Lekarozen errugbia ikusteko aukera izanen dute larunbat goizeann, Baztango jokalariak ere tartean dituen Gabiria Txingudi-Baztan taldea Errioxako taldearen kontra ariko baita.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD Ondalan, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT – CD Cantolagua, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Deusto - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Zubietan.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B – Arga Ibaia KE, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Urola B - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Zumarragako Argixao zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Doneztebe FT – SD Lagunak B, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Ilumberri - Baztan KE, larunbatean 17:30ean Irunberriko Lardin zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD San Ignacio B - Baztan KE B, larunbatean 16:00etan Sarrigurenen.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Gure Txokoa – Touring, igandean 18:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Urnieta KE - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Urnietan.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak txapeldunen fasea

Aurrera KE – CD Buñuel, larunbatean 12:00etan Leitako Arkiskilen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasea

Baztan KE – Berriozar Cfd A, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

UD Mutilvera B - Baztan KE A, larunbatean 12:00etan Arangurenen.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A – CD Valle de Egues D, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B – CD Amaya A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Amigó B - Doneztebe FT B, larunbatean 17:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Aurrera KE – CD Ademar, ostiralean 18:30ean Leitako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Beti Gazte – San Marcial, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan 

Gure Txokoa – Hernani B, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Hondarribia FE - Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Hondarribiako Ondartzan.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Amara Berri - Gure Txokoa A, igandean 14:45ean Martutenen.

Beti Gazte – Ostadar Saiarre KE, larunbatean 18:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B – Internacional CD, larunbatean 15:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan 

Baztan KE A – CAD Irabia, larunbatean 12:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Paz de Ziganda - Doneztebe FT, igandean 13:00etan Atarrabiako Peritosen.

Aurrera KE – Beti Kozkor KE, larunbatean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

UD Mutilvera B - Baztan KE B, larunbatean 16:00eran Arangurenen.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Touring, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE – CD Gares, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak

CD Ardoi A - Beti Gazte A, igandean 12:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Gure Txokoa – Berriozar CF A, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE A atsedena.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Beti Gazte B – Mulier FCN D, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE B – UD Mutilvera C, larunbatean 11:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak

Aurrera KE A – AD Mendillorri A, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

Baztan KE A – CD Atarrabia B, larunbatean 11:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD San Cernin B - Aurrera KE B, larunbatean 15:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

CD Kirol Sport B - Baztan KE B, igandean 12:00etan Orkoienen.

Doneztebe A - Doneztebe FT C, ortzegunean jokatua.

Beti Gazte B - Beti Gazte C, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Beti Gazte A - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B - Doneztebe FT B, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

CD Asdefor C - Baztan KE C, larunbatean 15:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako benjaminak

Aurrera KE A – CD Huarte, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

UD Mutilvera E - Aurrera KE B, larunbatean 11:15ean Arangurenen.

Doneztebe FT A - Baztan KE B, larunbatean 10:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE A - Doneztebe FT B, astelehenean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B - Beti Gazte B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE C - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

BM Burlada - Erreka KE, larunbatean 16:00etan Burlatan.

Emakumeen ligan

River Ega - Erreka KE, larunbatean 17:00etan Andosillan.

Alde Zaharreko Kluba - BKT Baztango Kirol Taldea, ortziralean 21:15ean Iruñean-

Neska jubenilak ligan

BM Loyola A - BKT Baztango Kirol Taldea, larunbatean 20:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxean.

Mutil jubenilak ligan

Anaitasuna A - Erreka KE, igandean 11:20ean Iruñeko Anaitasunan.

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE – BM Noain, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT A – NM Ardoi, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

UDC Txantrea - Erreka KE, larunbatean 12:00etan Txantreako kiroldegian.

Neska infantilak

Erreka KE – Ultzamaldea, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Aurrera KE A – BM Lizarreria B, larunbatean 10:45ean Leitzako kiroldegian.

BM Bardenas - Baztango BKT, larunbatean 10:00etan Ermitagaña kiroldegian.

Aurrera KE B – Alde Zaharreko Kluba, larunbatean 12:00etan Leitzako kiroldegian.

Mutiko infantilak

BM Uharte - Erreka KE, larunbatean 10:30ean Uharteko Ugarrandia pilotalekuann.

Alebin mistoa

Atarrabia Beti Onak C - Erreka KE, larunbatean 10:00etan Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuan.

Anaitasuna B - Baztango BKT A, larunbatean 10:00etan Iruñeko Anaitasunan.

Neska benjaminak

Baztango BKT A – BM Ardoi, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak atsedena.

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan – Envases RC Rioja, larunbatean 11:30ean Lekarozen.

Euskal liga sub-16

Getxo RT - Txingudi-Baztan, larunbatean 12:30ean Getxoko Faduran.

Baztango jokalariak bere baitan dituen Gabiria Txingudi-Baztan 18 urtez beheitiko errugbi taldeak partida jokatuko du larunbat goizean Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun