Martxa politean abiatu zuten ikasturtea eskualdean, bidelagun eta bidelarien 10 talderekin. Erronken artean, behar eta zaletasunei loturiko talde gehiago sortzea eta bidelagun gehiago izatea daude ikasturte honetarako. Mertxe Gerrikorekin egon ginen urrian baino urte berriarekin, gure lankidea den Xabi Iriarte Ibarrolak hartu du ardura berriz ere... Berriz ere aipatu dugu, lehendik ere badakielako zer den Solaslaguneko koordinatzailea izatea.