Xorrotx eta fin

(H)ilbeltza: Izan zaitez lekuko

Xorroxin irratia 2026ko urtarrilaren 19a

Hilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren astea ate joka dugu. Iaz, urtearen akabailan, Pizkundea, euskaltzaleon garaia dela lau haizeetara zabaldu zen eta (H)ilbeltzak aurten, horri ere keinu bat egin nahi izan dio 'Izan zaitez lekuko' leloarekin.

Aurtengoa 12. aldia da

Gaur arratsaldez emanen zaio hasmenta Euskal Nobela Beltzaren asteari eta igandera arte literatura beltza erdigunean, formatu ezberdinetako hainbat ekitaldi izanen dira, Arizkunen, Anizen, Iruritan, Elizondon eta Erratzun. Goiz honetan, Maitane Maritorena Azkarate, (H)ilbeltza taldeko kidea, gure artean izan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun