ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Doneztebe Futbol Taldeak eta Errekako bi eskubaloi taldeek lider sendo segitzen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak sendo segitzen du, partida bakar bat ere galdu gabe denboraldi osoan. Ortziralean Donezteben irabazi zion bigarren sailkatuari.

Sarako Izarra errugbi taldeak, aldiz, Ziburun galdu eta lehen postua galdu du.

2026 urteko bigarren kirol jardunaldi interesgarria izan da asteburukoa. Futbolean, aipagarriena, Aurrerak eta Baztan B taldeek larunbat arratsaldean Leitzan jokatu zuten erregionaleko derbia izan zen. Berdinketa izan zuten Arkiskilen. Baztanek eta Doneztebek etxean jokatu eta irabazi dute. Lidergoa sendotu dute doneztebarrak, bigarren sailkatuak galdu eta dagoeneko sei puntura baitute. Baztan igoera faserako postura itzuli da. Beti Gaztek, bortz partida segidan berdindu ondotik, galdu egin du Bergaran. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek lidergoa eta lehen faseko lehen postua kasik segurtatu zuten ortzirale arratsean, bigarren sailkatua den BM Ardoiri irabazita. Errekako eta BKTko emakumeek ere etxean jokatu eta irabazi dute. Errugbian, urteko etxeko lehen partida ongi irabazi zuen BRT Menditarrak taldeak larunbatean Lekarozen eta Sarako Izarrak, aldiz, euskal derbia galdu zuen Ziburun eta lehen postutik hirugarrenera jautsi da.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 5 (Elur Meokik 2, Imanol Zocok 2 eta Aimar Larralde) – CD River Ega 4

Doneztebe FT 3 (Aimar Jabalera, Aimar Leatxe eta Txomin Omar) – CD Erriberri 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Bergara 4 - Beti Gazte 0

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 1 (Aitor Lizartza eta Gilen Quertier) - Baztan KE B 1, erregionaleko derbia berdindu egin zuten larunbat arratsaldean Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

CD Aoiz 2 - Doneztebe FT 1 (Jonan Etxebeste)

Baztan KE 2 (Mohamed Mami Azman eta Antton Telletxea) – AD Mendillorri 1

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 0 – UD Mutilvera A 1

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Internacional CD 1 - Beti Gazte 3 (Aimar Otxandorena eta Yeray Geromettak 2)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE 1 - Baztan KE 0

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Zizur 1 - Baztan KE A 4 (Urko Iturraldek 2 eta Josu Larraiozek 2)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

JD San Jorge A 2 - Doneztebe FT A 1 (Oier Rekarte)

CF Gazte Berriak Ansoain B 6 - Baztan KE B 1 (Imanol Da Silva)

Doneztebe FT B 3 (Peio Mariezkurrena, Ibai Urriza eta bere atean) – UD Mutilvera A 4

Aurrera KE 4 (Unai Labaien, Hodei Sagastibeltzak 2 eta Mattin Garmendia) – CD Asdefor A 1

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 12 (Yasier El Ouafik 2, Ekhiotz Iratzokik 2, Joakin Moranek 2, Markel Otxoteko, Urko Otxoteko, Hegoi Retegi, Haritz Garmendiak 2 eta beraien atean) – Martutene KE C 2

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Mariño Real Union B 3 - Gure Txoko 1 (Muskoa Lazkano)

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE 3 (Irati Galarregik 2 eta Enara Urrutia) – CD Huarte 0

Mulier FCN 0 - Beti Gazte 1 (Alazne AltxuI

Aurrera KE 0 – SD Lagunak 9

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa A 11 (Jon Martikorenak 4, Unax Erkiziak 3, Beñat Goñik 2, Xabi Suasnabas eta Jon Lazkano) – Billabona FK 0

Usurbil FT B 4 - Beti Gazte 3 (Unai Irazoki eta Aratz Lakak 2)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Kostkas CD 3 - Gure Txokoa B 3 (Matias Zuazok 2 eta Markel Huizi)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD San Ignacio 8 - Baztan KE A 1 (Zuhaitz Muñoz)

Doneztebe FT 0 – UD Mutilvera A 1

Aurrera KE 3 (Juba Vicenteren 3 golak) – CD Liceo Monjardin 2

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B 16 (Oihan Unanuak 3, Arkaitz Etxegarai, Gaizka Azkarragak 3, Angel Gabriel Jaimes, Joanes Bengoetxea, Inar Alastuei, Aimar Bengoetxeak 4, Asier Carro eta Mattin Aleman) – UCD Burlades 0

Nafarroako neska infantilak

Beti Kozkor 1 - Baztan KE 0

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

Erreka KE 31 – BM Ardoi A 29

Emakumeen ligan

Erreka KE 23 – Transportes Royo Calasancio 21

BKT Baztango Kirol Taldea 27 – UDC Tantrea 26

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 25 – Anaitasuna B 36

Mutil jubenilak ligan

Lagunak 27 - Erreka KE 25

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE 36 – Lagunak 31

Neska kadeteak ligan

Uharte 30 - Baztango BKT 20

Erreka KE 30 – BM Tafalla 15

Neska infantilak

BM Noain 21 - Erreka KE 25

Anaitasuna B 31 - Aurrera KE A 23

Baztango BKT 24 – CDB Atalaya A 20

BM Loyola C 25 - Aurrera KE B 5

Mutiko infantilak

CDB Atalaya 18 - Erreka KE 38

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Ziburu RC 24 - Sarako Izarra 9, euskal derbiagaldu zuten basurdeek Ziburun eta lehen postua ere galdu dute.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak 24 – Getxo Etorkizuna 0

Euskal liga sub-18 2. mailan

Getxo B RT 24 - Gabiria Txingudi-Baztan 14

Euskal liga sub-16

Txingudi-Baztan 57 – La Unica RT 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun