Xorrotx eta fin

'Eta eskualdeko gizonak zer?' gizon taldearen lehenbiziko saioa urtarrilaren 24an izanen da

Xorroxin irratia 2026ko urtarrilaren 16a

Gizonei zuzenduriko maskulinitate tailerrak egin izan dira eskualdean eta horien inguruko xehetasunak eman izan ditugu. Eraikiz elkarteak eskainitako solasaldiak ere izan dira.

Udazkenean berdintasun teknikariekin egindako solasaldietan jakin genuen, eskualde mailan berdintasunaren alde modu kolektiboan aritzeko gizon taldea sortzeko lehenbiziko urratsak eman zirela. Eta gizon taldea martxan jarriko da hilabete honetan.

Donezteben  bilduko dira hilabetean behin eta taldearen dinamizatzailea den Txomin Petrikorena Irigoienekin solastatu artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun