Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa bakarra jokatuko dute asteburu honetan: Arraiozen

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 23a

Larunbatean Leitzako Gaztañaga tabernan jokatutako kanporaketan hamazazpi bikote aritu ziren musean.

Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako kanporaketek aitzinera segitzen dute. Aste honetan, konparazio batera, Arraiozko Arizti elkartean egin dute hitzordua. Ondoko asteburuetan, eskualdeko bazter aunitzetan jokatuko dituzte. 

Ilbeltzak 24, larunbata
  • Arraiozko Arizti elkartean, 21:00etan.
Ilbeltzak 30, ortziralea
  • Arantzako Ekaitza Elkartean, 19:00etan.
  • Doneztebeko Bixen ostatuan, 21:30ean.
Ilbeltzak 31, larunbata
  • Leitzako Landaberri tabernan, 16:00etan.
Otsailak 6, ortziralea
  • Oronoz-Mugairiko Gaztelune elkartea, 18:00etan.
Otsailak 7, larunbata
  • Leitzako Leitzarra tabernan, 16:00etan.
  • Goizuetako Oxeguarda jatetxean, 16:00etan.
Otsailak 8, igandea
  • Senpereko Oxtikenean, 14:00etan.
Otsailak 15, igandea
  • Ezkurrako eskolan, 17:00etan. 
Orain arte sailkatutakoak
    • Elizondoko Intza ostatuan azaroaren 23an, 25 bikote aritu ziren, eta lau sailkatu dira Nafarroako finalera: Aritz Alunda-Garikoitz Larretxea, Iker Eleta-Josu Etxeberria, Aimar Rekarte-Uxue Rekarte eta Xabi Hertze-Eki Etxandi. Ordezko bikotea: Urlei Etxandi-Xuban Bugutzea.
    • Leitzako Torrean, ilbeltzaren 10ean jokatutako kanporaketan, hamabortz bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Aitor Makazaga-Jabier Rekondo eta Joxe Manuel Zabaleta Bordaberri-Ivan Vinagre. Ordezko bikotea: Karmen-Azpiroz-Joxe Migel Gonzalez.

Ilbeltzaren 10ean Leitzako Torrean. 

    • Berako Espidobaita elkartean, ilbeltzaren 11n jokatutako kanporaketan, hamabi bikote aritu ziren, eta bi sailkatu dira Nafarroako finalera: Asier Calderon-Iñigo Martinez eta Jon Dozagarat-Aintzane Telleria.

Berako Espidobaita elkartean ilbeltzaren 11n.

    • Lesakako Arrano elkartean, ilbeltzaren 16an jokatu zuten kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu zuten, eta bi bikote sailkatu dira finalera: Mikel Mutuberria-Gorka Aranguren eta Josu Txoperena-Luken Urtxegi. Ordezko bikotea: Beñat Konde-Joel Gil.

    • Leitzako Gaztañaga tabernan, ilbetzaren 17an jokatu zuten kanporaketa. Hamazazpi bikote aritu ziren, eta hiru sailkatu dira Nafarroako finalera: Iñigo de Carlos-Antton Gomez, Goiuri Zabaleta-Cristobal Zabaleta eta Eden Gastearena-Mikel Olaetxea. Ordezko bikotea: Asier Barriola-Joriz Oiarzabal
    • Zubietako Herriko Ostatuan, ilbeltzaren 18an aritu ziren. Zazpi bikote aritu ziren, eta batek lortu du finalera sailkatzea: Josetxo Elizalde-Jesus Santesteban. Ordezko bikotea: Leire Mariezkurrena-Arantxa Mariezkurrena.

 

Zubietako kanporaketa ilbeltzaren 18an.

Horiek TTIPI-TTAPAk jakin ahal izan dituen kanporaketetako emaitzak dira. Zure herriko kanporaketaren berri eman nahi baduzu, eta argazkiak bidali nahi badituzu, bidali Whatsappez edo Telegram bidez TTIPI-TTAPAko zenbakira (744 48 43 61) edo e-mailez (info@ttipi.eus). 

Herriz herriko txapelketak otsailaren 22ra arte jokatuko dira, zazpi herrialdeetako finalak martxoaren 7an izanen dira eta Euskal Herriko finala, martxoaren 28an Amasa-Villabonan Gipuzkoa). Euskal Herri osoko 128 muslari ariko dira.

Sariak

50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan, eta hauek dira sari nagusiak:

  • Txapeldunak: Zapela, garaikurra, 3.000 € eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat (*Karibera dena barne).
  • Txapeldunordeak: Garaikurra, 1.500 € eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia (*Karibera dena barne).
  • Hirugarren bikote sailkatua: 750 € eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • Laugarren bikote sailkatua: 500 € eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
  • Borzgarrenetik zortzigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 250 €.
  • Bederatzigarrenetik hamaseigarrenera sailkatutako bikoteentzat: 100 €.
  • Herrialdeetako finaletan: zapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak eta afariak...
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun