Xorrotx eta fin

Marrazkirri erakusketa otsailaren 27an Larzabalen

Xorroxin irratia 2026ko urtarrilaren 15a

Arkatz lumak zorrozteko deia jaso dugu irratian. Marrazkirri ekimenean parte hartzeko aukera ematen digute. Marrazkia eta irri, marrazkia eta irria batuz ote da Marrazkirri? Otsailaren 27rako dena lotzen ari dira, erakusketa girotua egiteko asmoa dute eta marrazkilari ausart baten ahotik jasoko ditugu xehetasunak, bera ere hortxe baitabil antolaketa lanetan.
Asisko Urmenetarekin egon gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun