Xilabako azken final aitzinekoa jokatuko dute larunbatean Bardozen

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 15a

Larunbatean erabakiko da zein sei bertsolari ariko diren finalean kantari. Argazkia: Johana Larre.

Larunbatean argituk da zein sei bertsolari ariko dira Xilabako finalean. Bigarren eta azken final aitzinekoa eginen dute Bardozen eta Karlos Aizpurua saratarra eta Maddi Ane Txoperena lesakarra finalerako lehian izanen dira. 

Sei bertsolari ariko dira Bardozen kantuan larunbatean: Aitor Servier, Irantzu Idoate, Karlos Aizpurua saratarra, Maddi Ane Txoperena lesakarra, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy. Gaiak ematen Ekhi Erremundegi ariko da. 

Saioa Bardozeko Ezker Paretan izanen da 17:00etan, ilbeltzaren 17an. Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.

Larunbateko saioaren faltan, honela dago sailkapena: 

  1. Miren Artetxe 551 puntu. 
  2. Maddalen Arzallus 535,5 puntu. 
  3. Elixabet Etxandi 518,5 puntu. 
  4. Haira Aizpurua 511 puntu. 
  5. Mizel Mato 501,5 puntu. 
  6. Nahia Sasco 452,5 puntu. 

Horien artean Miren Artetxek lortu du finalerako txartela, eta larunbateko irabazlea ere zuzenean sailkatuko da finalera. Bi horiez gain, puntuazio altuena duten lau bertsolariek lortuko dute finalerako txartela. 

Finala ilbeltzaren 31n jokatuko dute Donibane Lohitzuneko Jai Alain 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun