Gaurko protestaren arrazoietako bat Europako Batasunaren eta Mercosurren arteko akordio komertziala gaitzestea da. Nahiz eta Europako gobernuek onartu, oraindik ez dago indarrean, eta Europako Parlamentuan ilbeltzaren 20an berrestekoa dute. Hala, EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek azken eginahala egin nahi dute akordio hori geldiarazteko, konbentzituta baitaude «Europako baserritarrei kalte» eginen diela, «eta bereziki tokiko ekoizleei».
Gaurko mobilizazioren bertze ardatza dermatosi nodularraren kudeaketa da. Behiei eragiten dien eritasuna da dermatosi nodular kutsakorra eta horren kontra, «neurri eraginkorrak eta bidezkoak» nahi dituzte baserritarrek. Txertaketa lurralde guzietan egitea eskatzen dute, «ez Gipuzkoan bakarrik». Eta horrekin batera, mugan «azienden kontrol handiagoa» egitea nahi dute, baita «positibo kasu bakarragatik ustiategiko behi guziak ez hil behar izatea» ere.
Gaurko protesta gutti goiti-beheiti ordu pare batekoa izanen dela iragarri dute, eta AP-8 autobidean ez ezik, bertzeak bertze, N-121-A errepidean ere eragina izanen du.
‼️📢🚜🚜 Gaur trafiko eraginak Biriatuko mugan,#AP8 Km 0:
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 15, 2026
➡️ 11:00etatik 15:00etara TRAKTOREEN KONTZENTRAZIOA.
011 ☎️#TRAFIKOA pic.twitter.com/MBLnWTWyu8