Nafarroako sagardotegi sasoia urtarrilaren 15ean abiatuko da Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

2024an Lekarozko Larraldean egin zuten sagardotegietako irekiera ekitaldia. Aurten Lekunberriko Toki Alai sagardotegian eginen dute ortzegunean.

Dolarea Nafarroako Sagardogileen elkarteak Lekunberriko Toki Alai sagardotegia aukeratu du 2026ko sagardotegi sasoiari hasmenta emateko, eta urtarrilaren 15ean, ortzegunean, eginen dute ekitaldia. Lehen txotxa pertsona ezagun batek egin ohi du, baina sekretuan gorde dute nor izanen den.

Joan den urtean Madotzeko Perkatzenea sagardotegian eta 2024an Lekarozko Larraldean egin zuten irekiera ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun