ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Doneztebe Futbol Taldea lider berria da Nafarroako maila autonomikoan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 12a

Doneztebe Futbol Taldeko jokalariak garaipena eta lider berriak direla ospatzen Antsoaingo garaipenaren ondotik.

Gure Txokoak igoera faserako sailkatzea lortu du; errugbian, lidergoa sendotu du Sarako Izarrak eta galdu BRT Menditarrak taldeak; eskubaloian, irabazi egin dute Errekako gizonezkoek, galdu emakumeek eta BKTk berdindu egin du.

Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, urte berriko lehen jardunaldia jokatu dute eskualdeko kirol taldeek. Futbolean, berri onak Doneztebe Futbol Taldearentzat, Antsoainen irabazi eta lider berriak baitira Nafarroako maila autonomikoan. Oraindik aunitz falta da baina hirugarren maila igotzearekin amets egiten hasiak dira Donezteben. Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan ari den Gure Txokoak ere mailaz igotzeko aukera izanen du, igoera faserako sailkatzea lortu baitu. Beti Gaztek berdindu egin zuen (borzgarren berdinketa segidan) eta Baztango bi taldeek eta Aurrerak galdu egin zuten. Errugbian, Sarako Izarrak lidergoa sendotu zuen, Animainean bigarren sailkatuari irabazita, baina BRT Menditarrak taldeak galdu egin zuen urteko lehen partida Durangon. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek irabazi eta lider segitzen dute eta emakumeek, aldiz, galdu egin zuten, baina lider dira oraindik. Baztango BKTk berdindu egin zuen.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Lerines 2 - Baztan KE 1 (Imanol Zoco)

CF Gazte Berriak Ansoain 3 - Doneztebe FT 5 (Txomin Omar, Enaitz Iriarte, Eki Erasun, Aitor Lorente eta Aimar Leatxe)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Asier Taberna) – Zumaiako FT 1

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

CD Universidad de Navarra 2 - Baztan KE B 0

Aurrera KE 0 – Etxarri Aranatz KE 3

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Dunboa Eguzki 0 - Gure Txokoa 2 (Mikel Irazoki eta Joel Freire)

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Doneztebe FT 2 (Mikel Urrozen golak) – CD Lezkairu 4

Beti Kozkor KE 7 - Baztan KE 1 (Antton Telletxea)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Josu Larraiozek 2 eta Luhan Da Silva) – CD Salesianos A 1

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Touring 1 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 2 (Alex Urrosolo eta Asier Mutuberria) – Oiartzun KE B 1

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

UD Mutilvera B - Aurrera KE

Baztan KE 2 (Usoa Meokiren golak) – Beti Kozkor KE 1

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 3 (Izai Urrutia, Josu Larraioz eta Eneko Zelaieta) - CF Gazte Berriak Ansoain B 6

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A 4 (Ekaitz Sein, Unai Sarrias, Markel Ariztegi eta Mikel Urreaga) – Berriozar CF B 2

Baztan KE B 1 (Urko Azkarraga) – CD Paz Ziganda 6

Berriozar CF C 5 - Doneztebe FT B 0

Aurrera KE – AD Mendillorri

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Enaitz Bereau) - Beti Ona CD 2

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Arrupe Chaminade C 5 - Gure Txokoa 2 (Andoni Offfroyk 2)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Oihana Nuñez) – Intxaurdi 0

Nafarroako neska kadeteak 

CD Ademar 1 - Baztan KE 0

CD Valle de Egues 0 - Beti Gazte 7 (Olaia Etxarte, Aiara Martinez, Eila Oskoz, Alazne Altxuk 2, Aiala Ziluaga eta Arhane Silveira)

FC Bidezarra - Aurrera KE

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Antigua Luberri 0 - Gure Txokoa A 1 (Jon Martikorena)

Beti Gazte 7 (Unai Irazokik 3, Markel Etxeparek 3 eta Oihan Leiza) – Landetxa 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B 1 (Cuiban Leonard) – Beti Ona 1

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan 

CD Paz Ziganda 1 - Baztan KE A 4 (Mikel Alzate, Oihan Unanua, Zuhaitz Muñoz eta Mattin Aleman)

UCD Burlades 1 - Doneztebe FT 2 (Unai Olagueren golak)

Aurrera KE – JD San Jorge

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan 

CAD Irabia 0 - Baztan KE B 0

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Antiguoko 8 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE 3 (Aiala Juanotena, Ariane Alzuri eta Carlota molina) – Berriozar CF 2

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

BM Noain 21 - Erreka KE 29

Emakumeen ligan

ECA Malkaitz 24 – Erreka KE 19

BKT Baztango Kirol Taldea 29 – Grafometal Sporting Viana 29

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 39 – UDC Txantrea 16

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 36 – BM Bardenas 22

Mutil kadeteak ligan

Anaitasuna B 35 - Erreka KE 38

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT 26 – ECA Malkaitz B 24

Erreka KE atsedena.

Neska infantilak

Erreka KE 19 – ECA Malkaitz B, 23

Aurrera KE A - Baztango BKT

Aurrera KE B – Agoizko KE

Mutiko infantilak

Erreka KE atsedena.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra 15 – Etoile Sportive Miramontoise 9, lidergoa sendotu dute saratarrek.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

Durango Hirumet RT 23 - BRT Menditarrak 17

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun