Osasun aholkuak

Zer da Human-AA ziurtagiria?

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 11

Human-AA ziurtagiria hartu du aldi honetan hizpide Lesakako Osasun Etxeak, eta horretarako, AFAN Alzheimerra eta bertzelako dementzia duten pertsonen Nafarroako Senideen Elkarteak prestatutako informazioari buruz aritu da. Jokabide nahasmenduak dituzten pertsonentzako osasun arreta hobetzeko balio duen ziurtagiria da Human-AA. 

Ziurtagiria jokabide nahasmenduaren diagnostikoa dutenek eskatzen ahal dute, inguru lasaia eta lehentasunezko arreta behar dutenek. Ziurtagiri horri esker, ez dute esperatu behar kontsultetan eta larrialdi zerbitzuetan, AFANen hitzetan, «arreta azkarragoa eta egokituagoa» hartzen dute. 

Gaineratu duenez, «estres momentuak murrizteko eta krisi egoerak saihesteko balio du, eta osasun arreta humanoagoa eta errespetuzkoagoa hartzen dute». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun