Zortzi egunez Greziako eta Istanbuleko hainbat txoko bisitatuko dituzte bidaiara joaten diren Arkupeak elkarteko bazkideek: Istanbul, Mykonos, Heraklion, Rodas eta Santorini. Hori dena Costa Fortuna itsasontzian eginen dute. Izen ematea heldu den astelehenena, ilbeltzaren 12an, eta asteartean, ilbeltzaren 13an egin beharko da bulegora deituz.
Plaza mugatuak ditu bidaiak, 132 denera. Horietatik 120 binakako kamarotetan eta hamabi banakakoetan. Binakako kamaroteetan ere, barneko edo kanpoko gela izan diferentzia dago prezioetan. Barreneko ganbara bikoitzak 2.139 euroko prezioa du pertsonako; kanpoko ganbara bikoitzak 2.279 eurokoa, eta balkoi bikoitzeko ganbarak 2.389 eurokoa.
Prezio horren barnean sartzen dira norbere herritik garraio dena hegazkina barne, itsas bidaia otordu denak barne, itsasontzi osora sarbidea, zuzeneko ikuskizunak, itsas bidaia asegurua, ateraldiak, tasak eta bidaia poltsa bat pertsonako.
Izen ematerako orduan zein modalitate nahi duten eta hori posible ez bada ordezko modalitatea ere pentsatzeko eskatu die elkarteak interesatuei. Horrekin batera, bazkide zenbakia ere eskura izateko eskatu du Arkupeakek.