Urtarrilaren 31n Bilbon eta Iruñean aterako dira karrikara. Hain zuzen, manifestazioak aurkeztuko dituzte aste hondar honetan. Ortziralean, urtarrilak 9, Elgorriagako ostatuan eginen dute aurkezpena 19:00etan; larunbatean, urtarrilak 10, Lesakako Gaztetxean izanen da aurkezpena 11:00etan eta igandean, urtarrilak 11, Baztango Gaztetxean 12:00etan.
Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren kontra deitu ditu manifestazioak GKSk: «Gero eta hedatuagoa dagoen faxismoari argi utzi behar zaio pasatzen utziko ez dion indar bat dagoela, Euskal Herrian ez baikara horren salbu».
Faxismoak mendebaldeko oligarkiarentzat «funtzio estrategikoa» betetzen duela uste du koordinakundeak: «Biek defendatzen dute estatu autoritarioa: polizia indarren boterea eta inpunitatea, eskubide politikoen ezabatzea eta estatuen militarizazioa. Marko ideologiko hori zilegiztatzen duen gorroto ideologia darabil faxismoak: langile klasearen, herri zapalduen, emakumeen eta kolektibo minorizatuen kontrako gorroto ideologia, hain zuzen. Horregatik, faxismoaren aurka egiteak, kapitalismoaren eta inperialismoaren aurka egitea izan behar du. Eta langileon bizi baldintzen alde egitea»