Arkupe elkartearen III. eskuz binakako pilota txapelketa igandean abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 8a

Lesakako Arkupe elkarteko eskuz binakako txapelketaren hirugarren edizioa igandean abiatuko da.

Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa urtarrilaren 11n abiatuko da. Igande goizean, jubenil mailakoak Donezteben, kadete mailakoak Lesakan eta infantil mailakoak Legasan ariko dira. Azken hauek Iruritan jokatzekoak ziren hasiera batean, baina Aranabia pilotalekuko itaxurengatik, azkenean, Legasan jokatuko dute. Senior mailakoak heldu den ortzegunean hasiko dira.

Jubenilak, igandean 10:00etan hasita, Donezteben

  • Fagoaga (Erreka) eta Sagardui (Umore Ona) – Dorronsoro eta Jaulan (Ataun)

  • Contreras eta Zabala (Abantzu) – Oiaregi eta Eskudero (Erreka)

  • Martinez eta Alkorta (Aurrera) – Ruiz eta Murgia (Txukun Lakua)

  • Garmendia eta Albizu (Zornotza) – Bidart eta Zubillaga (Aurrera)

  • Garcia (Lapke) eta Goikoetxea (Arkupe) – Ulibarri eta Agirrebengoa (Bidebieta)

  • Bidezabal eta Arruiz (Zarautz) – Iraizoz eta Gomez (Lagunak)

Kadeteak, igandean 09:30ean hasita, Lesakan

  • Gonzalez (Arkupe) eta Iturrino (Aurrera) – Zestau eta Korta (Bortziriak)

  • Gorostidi eta Urrestilla (Zazpi Iturri) – Gabarain eta Beristain (Tolosa-Aurrera)

  • Saez de Asteasu eta Okiñena (Buruzgain) – Irazoki (Erreka) eta Irazoki (Bortziriak)

  • Ezkurra (Atarrabia) eta Gurmindo (Lapke) – Clavijo eta Izagirre (Abanzu-Zestoa)

  • Leiza eta Rekalde (Atarrabia) – Garmendia eta Estensoro (Lapke)

  • Jauregi eta Elola (Intza) – Labaka eta Arrese (Ataun)

  • Landa eta Ansola (Tolosa-Aurrera) – Iraola eta Larrarte (Behar Zana)

  • Oribe (Bidebieta) eta Arzelus (Oberena) – Garcia eta Olagua (Buruzgain)

 

Infantilak, igandean 09:30ean hasita, Legasan

  • Olano eta Toledo (Zazpi Iturri) – Mikelperizena eta Leiza (Bortziriak)

  • Igoa eta Zubieta (Bortziriak) – Otxandorena eta Iñarrea (Txaruta)

  • Madariaga eta Muñoa (Arkuoe) – Bazterrika eta Agirre (Bortziriak)

  • Apezetxea eta Egiguren (Oiarpe) – Artola eta Etxarri (Behar Zana)

  • Arteaga (Zazpi Iturri) eta Gonzalez (Gazteleku) – Elizalde eta Leiza (Bortziriak)

  • Areitio (Zornotza) eta Nuin (San Miguel) – Mendieta eta Etxaburu (Bidebieta)

  • Gorostidi eta Zubelzu (Tolosa-Aurrera) – Garde eta Etxeberria (Atarrabia)

  • Arratibel eta Aldasoro (Ataun) – Andiarena eta Zabaleta (Aurrera)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun