ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Urte berriko lehen kirol jardunaldia izanen dute eskualdeko kirol taldeek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 9a

Aurrerako eta Baztango BKTko neska infantilek eskubaloi derbia jokatuko dute larunbat eguerdian Leitzako kiroldegian.

Lidergoan segitzeko partidak izanen dituzte Sarako Izarrako errugbi taldeak, Errekako bi eskubaloi talde nagusiek eta Doneztebe futbol taldeek eta garaipena lortzen badu, igoera faserako sailkatuko da Gure Txokoa futbol taldea.

Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, urte berriko lehen jardunaldia izanen da eskualdeko kirol talde gehienentzat. Futbolean, etorkizun hurbilerako partidarik garrantzitsuena Gure Txokoak izanen du. Lehen faseko azken partida jokatuko du Irunen eta garaipena lortzen badu, bigarren postua segurtatu eta Gorengoen mailarako igoera fasea jokatuko du. Doneztebe futbol taldeak ere partida garrantzitsua izanen du, berekin batera lehen postuan puntutan berdindua dagoen Gazte Berriak Ansoain bisitatuko baitu. Irabazlerik bada, hori izanen da Nafarroako maila autonomikoko lider bakarra eta partida berdinduko balute, puntutan berdinduak segituko dute lehen postuan. Baztanek Lerinera bisita eginen du, promozioa jokatzeko aukera emanen liokeen laugarren postua mantentzeko asmoarekin. Beti Gaztek eta Aurrerak etxean jokatuko dute urteko lehen partida eta erregionaleko Baztanek Iruñean. Errugbian, Sarako Izarrak lidergoa mantentzeko partida garrantzitsua izanen du urtea hasteko, bigarren sailkatua baitator bisitan Animainerat. Puntu bakarreko aldea dago bi taldeen artean. BRT Menditarrak taldeak Durangon jokatuko du 2026ko lehen partida. Eskubaloian, Baztango BKTk etxean jokatuko du eta Errekako bi talde nagusiek lidergoa mantentzeko partidak etxetik kanpo jokatuko dituzte. Aurrerako eta BKTko neska infantilek derbia jokatuko dute Leitzan, baita Errekako eta BKTko alebinek ere.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Lerines - Baztan KE, larunbatean 16:00etan Leringo La Romaletan.

CF Gazte Berriak Ansoain - Doneztebe FT, larunbatean 17:15ean Antsoainen.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Zumaiako FT, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

CD Universidad de Navarra - Baztan KE B, igandean 16:00etan Nafarroako Unibertsitatean

Aurrera KE – Etxarri Aranatz KE, larunbatean 16:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, igandean 17:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Doneztebe FT – CD Lezkairu, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Kozkor KE - Baztan KE, larunbatean 18:30ean Lekunberriko Plazaolan.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B – CD Salesianos A, larunbatean 17:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Touring - Gure Txokoa, larunbatean 17:15ean Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte – Oiartzun KE B, larunbatean 18:15ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

UD Mutilvera B - Aurrera KE, igandean 16:00etan Arangurenen.

Baztan KE – Beti Kozkor KE, larunbatean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A – CF Gazte Berriak Ansoain B, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A – Berriozar CF B, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B – CD Paz Ziganda, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Berriozar CF C - Doneztebe FT B, larunbatean 11:15ean Berriozarren

Aurrera KE – AD Mendillorri, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte- Beti Ona CD, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Arrupe Chaminade C - Gure Txokoa, larunbatean 09:00etan Donostiako Felix Garin zelaian.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Intxaurdi, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak

CD Ademar - Baztan KE, larunbatean 11:15ean Sarrigurengo Maristasen.

CD Valle de Egues - Beti Gazte, igandean 17:45ean Sarrigurenen.

FC Bidezarra - Aurrera KE, larunbatean 12:15ean Noaingo Bidezarran.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Antigua Luberri - Gure Txokoa A, larunbatean 13:00etan Donosiako La Sallen.

Beti Gazte – Landetxa, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B – Beti Ona, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Paz Ziganda - Baztan KE A, larunbatean 18:30ean Atarrabiako Peritosen.

UCD Burlades 1 - Doneztebe FT 2 (Unai Olagueren golak) Joan den igandean jokatua.

Aurrera KE – JD San Jorge, larunbatean 19:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CAD Irabia - Baztan KE B, igandean 16:30ean Iruñeko Irabia ikastetxean.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Antiguoko - Gure Txokoa, larunbatean 17:00etan Donostiako La Sallen.

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE – Berriozar CF, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak

Beti Gazte A – CD Oberena, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Mulier FCN B - Baztan KE A, igandean 11:00etan Sarrigurenen.

Gure Txokoa – CD Lezkairu A, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Beti Gazte B – CD Peña Azagresa B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan KE B – CD Amigó B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako alebinak

Aurrera KE A - Baztan KE A, igandean 10:00etan Leitzako Arkiskilen.

Aurrera KE B – CD Ardoi F, igandean 12:30ean Leitzako Arkiskilen.

Berriozar CF A - Baztan KE B, larunbatean 11:00etan Berriozarren.

Beti Gazte B - Gure Txokoa A, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B - Doneztebe FT C, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe FT B - Beti Gazte C, larubbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Gazte A - Doneztebe A, larunbbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE C – Berriozar CF D, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako benjaminak

Aurrera KE A – CD Amaya A, igandean 10:00etan Leitzako Arkiskilen.

Aurrera KE B – CF Gazte Berriak Ansoain C, igandean 12:30ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe FT A - Baztan KE A, larunbbatean 09:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zzelaian.

Gure Txokoa B - Doneztebe FT B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Beti Gazte A - Baztan KE B, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE C - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa A atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

BM Noain - Erreka KE, igandean 12:00etan Noainen.

Emakumeen ligan

ECA Malkaitz – Erreka KE, larunbatean 16:00etan Burlatako Hilarion Eslava kiroldegian.

BKT Baztango Kirol Taldea – Grafometal Sporting Viana, larunbatean 19:30ean Elizondoko kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea – UDC Txantrea, larunbatean 17:30ean Elizondoko kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE – BM Bardenas, larunbatean 16:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Mutil kadeteak ligan

Anaitasuna B - Erreka KE, larunbatean 12:30ean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT – ECA Malkaitz B, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian

Erreka KE atsedena.

Neska infantilak

Erreka KE – ECA Malkaitz B, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Aurrera KE A - Baztango BKT, larunbatean 12:00etan Leitzako kiroldegian.

Aurrera KE B – Agoizko KE, larunbatean 10:30ean Leitzako kiroldegian.

Mutiko infantilak

Erreka KE atsedena.

Alebin mistoa

Erreka KE - Baztango BKT A, larunbatean 12:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Neska benjaminak

Baztango BKT A – Uharte A, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra – Etoile Sportive Miramontoise, igandean 15:00etan Sarako Animainean. Aitzinetik, 13:45ean erreserba taldeak ariko dira.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

Durango Hirumet RT - BRT Menditarrak, larunbatean 16:30ean Durangoko Arripausueta zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun