- Elizondotik autobusa 14:15ean aterako da eta joan nahi duenak izena Erratzuko Zubi Punta eta Elizondoko Intza ostatuetan eman behar du.
- Doneztebetik autobusa 14:30ean abiatuko da eta joateko 689 40 75 08 telefonora deituta eman behar da izena.
- Leitzatik autobusa 14:30ean aterako da, Herri Areto paretik, eta izena Maimurren eman behar da.
- Lesakatik 14:40an aterako da autobusa eta Arranon (948 62 75 97) eman behar da izena.
- Beratik 14:45ean abiatuko da autobusa eta izena Espidobaita elkartean edo 639 92 93 11 telefonoaren bitartez eman behar da.
Elizondotik, Doneztebetik, Lesakatik eta Beratik aterako diren autobusetan izena emateko azken eguna ortzeguna izanen da. Leitzako kasuan, berriz, ortziralea.
Xabat Illarregi pankartarekin
Manifestazioari hasiera emanen dion pankarta gizarte eta kirol arloetako «pertsona erreferenteek» eramanen dutela jakinarazi du Sarek, «baita euskal presoen senitartekoek eta gure herrian jasandako indarkeriek eragindakoek ere». Tartean izanen da Xabat Illarregi Leitzako bertsolaria. Berarekin batera, Arantxi Padilla (kazetaria), Olatz Iglesias (psikologoa eta senidea), Amaiur Iragi (senidea); Rosa Rodero (ETAren biktima), Eva Ferreira (Harrera Elkarteko Lehendakaria), Ixone Fernandez (estatuaren biktima), Fouad Baker (legelari palestinarra), Garazi Hanch Embarek (aktibista sahararra), Xabier Amuriza eta Aitor Etxeberriazarraga (bertsolariak), Francis Diez (abeslaria) eta Hur Gorostiagak (Seaskako zuzendaria) eramanen dute.
Gainera, Illarregik eta Etxeberriazarragak, Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapeldunek emanen diote ekitaldiari hasiera. Ondotik SAREren izenean, Joseba Azkarragak eta Bego Atxak manifestua leituko dute, eta bukatzeko, Pantxoa eta Peio kantariek kanta bat kantatuko dute.