Urtarrilaren 22an, ortzeguna, Urnietako Oianume sagardotegira joanen dira Arkupeak elkarteko lagunak. Autobusez joanen dira Urnietara eta bertan honako menua izanen dute bazkaltzeko: txistorra egosia, bakailao tortilla, legatza parrilan, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrrak, kafea eta txupitoa, eta noski sagardoa.
Bazkalondoan, Julio Soto eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan, eta ondotik, dantzaldia izanen dute. 19:00etan izanen dute itzulerako autobusa.
65 euroko prezioa izanen du irteerak eta norbere herriko delegatuarekin egin beharko da izen ematea urtarrilaren 8an eta 9an, ortzegunean eta ortziralean.