25.000 euroko donazioa egin du Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 4a

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak abenduaren 30ean egin zuen dohaintza.

2025. urteko erremonte jaialdietan bildutako dirua Nafarroako sei elkarteri eman dio Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak. Zehazki, 17.100 euroko dohaintza egin dio Nafarroan minbizia duten haurrak bitzen dituen ADANO elkarteari, 1.500 eurokoa Zangoza aldeko haur eriak biltzen dituen ANECS elkarteari, 3.100 eurokoa EM Navarra Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari, 600 eurokoa Josefina Arregui Klinikari, 1.500 eurokoa Argiola Emakume Elkarteari eta 1.225 eurokoa Hendaiako Les Deus Jumeaux elkarteari. Denera, 25.025 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun