Ezin da gehiago luzatu lelopean, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak defendatzeko, manifestazio nazionala deitu dute urtarrilaren 10erako Bilbon. Horren harira, manifestazioak erroturik izanen dituen «konponbidea, bakea eta elkarbizitza» eskatzeko aldarriekin bat egin dute gure eskualdean ere eta horiek plazaratzeko agerraldiak egin dituzte berriki Erratzun, Elizondon eta Leitzan. Abenduaren 26an 48 lagun bildu ziren Erratzun eta abenduaren 31n, aldiz, 42 lagun Elizondon eta bertze 98 lagun Leitzan.