Andres Iñigo

Patxi Ondarraren Funts Onomastikoa aurkeztu berri du Euskaltzaindiak

Xorroxin irratia 2025eko abenduaren 29a

Joan den astelehenean, Patxi Ondarraren Funts Onomastikoaren aurkezpen ekitaldia egin zuen Euskaltzaindiak. Akademiako kideez gain, Nafarroako Gobernuko ordezkariak ere bildu ziren aurkezpenean.

Gure eskualdearekin, Baztanekin eta zehatzago Lekarozekin lotura eginen dugu, bertako komentuarekin zehazki, han egon baitzen urtetan irakasle.

Patxi Ondarra Erdozia euskaltzain nafarraren sortze mendeurrenaren harira, egindako lanaren inguruan solastatzeko, Andres Iñigo euskaltzain emeritua gurera gonbidatu dugu goiz honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun