Dirulaguntzak onartu dituzte hainbat bide egokitu eta zolaberritzeko, Tokiko Inbertsio Planaren barnean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 28a

Elizondoko Santiago karrikaren ikuspegia

Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuak jakitera eman duenez, 2026-2028 hirurteko planean sartzeko 4,8 milioi euroko dirulaguntzak aurreikusi ditu Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Jarduera horietatik hamar gure eskualdeko udalerrietan egitekoak dira: Saldiasen, Iturenen, Baztanen, Lesakan, Sunbillan eta Zugarramurdin.

Nafarroa osoan 67 jarduera diruz lagunduko dituzte, osotara eta udalen ekarpena kontuetan sartuta, denera 7,2 milioi euroko inbertsioa ekarriko dutenak. Jarduera horietatik hamar gure inguruko herrietan egitekoak dituzte 2026-2028 hirurtekoan. Hauek dira:

Urtea Herria Jarduera Inbertsioa Laguntza probisionala
2026 Saldias
Urrutiña bidea egokitzea
83.660,12 € 62.745,09 €
2026 Ituren
Ameztia eta Garatuma bideetako zenbait zati zolaberritzea
68.927,47 € 51.695,60 €
2028 Ituren
Aurtizko eta Lasagako deposituetako bideak zolaberritzea
47.372,09 € 35.529,07 €
2026 Baztan
Elizondoko Santiago karrika zolaberritzea
157.383,25 € 118.037,44 €
2028 Baztan
Aritzakungo bidea egokitzea
143.269,85 € 61.962,56 €
2027 Lesaka
Sastrin, Peuran eta Iriburuta bideak hobetzea
240.794,51 € 180.000,00 €
2028 Zugarramurdi
Iparreko bordako bidea egokitzea
81.012,15 € 60.759,11 €
2028 Zugarramurdi
Oeriko bidea egokitzea
49.892,75 € 37.419,56 €
2028 Sunbilla
Arrutelako bidea egokitzea
194.788,09 € 146.091,07 €
2028 Sunbilla
Tellerea bidea egokitzea Askin auzoan
52.500,05 € 33.908,93 €
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun