Larunbatean Barañainen jokatutako lau finaletan eskualdeko bertze hainbat pilotari lehiatu ziren
Handienaz aitzinera, lehen mailako kadeteen finalean, Beti Onak taldeko Rekaldek 18-7 irabazi zion Aurrerako Aiur Ugartemendia leitzarrari.
Lehen mailako infantilen finaleko bi finalistak eskualdekoak ziren. Bortziriak taldeko Erik Igoa etxalartarrak 18-10 irabazi zion Aurrerako Iraitz Andiarena leitzarrari.
Lehen mailako alebinen finalean, Ultzamako Alsuak 18-6 irabazi zion Txarutako Oihan Etxenike iruritarrari.
Lehen mailako benjaminen finalean, azkenik, bi finalistak eskualdekoak ziren eta, kasu honetan, bi joko irabaztera lehiatu ziren. Lehen jokoan, Bortziriak taldeko Juel Igoa etxalartarrak (infantil mailan txapeldun suertatu zen Erik Igoaren anaia ttikia) 9-7 irabazi zion Arkupeko Oihan Irurieta lesakarrari; bigarrenean, aldiz, 8-9 irabazi zuen Irurietak eta kitarakoan, berriz ere 0-3 irabazi zuen Irurietak. Hortaz, Arkupeko Irurieta suertatu zen txapeldun ((1-2).