Bertsozale gaztetxoak Arantzan eta Legasan bilduko dira heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 26a

Bertsozale gaztetxoen bilgune izanen dira heldu den astelehen eta asteartean, abenduaren 29an eta 30ean, Arantza eta Legasa. Nafarroako bertso eskoletako haurren topaketa eginen dute bi egunetan bertan

Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren eta borzgarren mailako ikasleak Arantzan elkartuko dira eta bertan, jolasak, afarian, Amaia Elizagoienen ipuin kontaketa eta bertze izanen dituzte. 

Seigarren mailakoak eta DBHkoek, berriz, Legasan izanen dute hitzordua. Bertan jolasez gain, Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi bertsolariekin bertso afaria eginen dute, eta saio hori prestatuko dute denek elkarrekin. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun