Atzo egin zuten bigarren faseko hirugarren saioa, eta Aitor Servierrek irabazi zuen, finalaurrekoetarako txartela zuzenean lortuz.
Hamabi bertsolari ariko dira finalaurrekoetan, eta horietatik hiru diru eskualdekoak: Maddi Ane Txoperena lesakarra eta Haira Aizpuru eta Karlos Aizpurua saratarrak. Horiekin batera, Miren Artetxe, Aitor Servier, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Elixabet Etxandi, Irantzu Idoate, Ramuntxo Christy, Nahia Sasco, eta Mizel Mateo ere ariko dira finalaurrekoetan. Puntuazio altuena duten sei bertsolariak ariko dira finalean.
Urtarrilaren 10ean Baigorrin eta 17an Bardozen eginen dituzte finalaurrekoak, eta finala urtarrilaren 31n izanen da Donibane Lohizunen.
Servier nagusi Hiriburun
Atzo Hiriburun jokatu zuten bigarren faseko azken saioa eta Aitor Servier nagusitu zen 413 punturekin. Haren gibeletik sailkatu ziren Irantzu Idoate (396 puntu), Ramuntxo Christy (386,5), Nahia Sasco Etxeberri (369), Joanes Etxebarria (314 puntu) eta Johaine Sarraillet Arrizabalaga (314,5).
