'Eta eskualdeko gizonak zer?' gizon taldea martxan izanen da urtarriletik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 19a

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Berdintasun Zerbitzuak berdintasunaren alde modu kolektiboan aritzeko eskualdeko gizon taldea paratu dute martxan. 'Eta eskualdeko gizonak, zer?' lelopean elkartuko dira hilabetean behin. 

Ez da hutsetik hasitako egitasmoa. Izan ere, aurten Eraikiz, Gizonak Berdintasunerako Bidean elkarteak gizon taldeen antolaketan egiten duen lana ezagutarazi zuten bi hitzaldiren bidez. Ondotik, lanketarekin segitzeko konpromisoa hartu zuten gizonekin batera erabaki dute heldu den urtean gizon talde bat martxan paratzea. 

Urtarriletik ekainera, hilabetean behin larunbatean elkartuko dira 09:30etik 12:30era Doneztebeko Nafar Lansareren bulegoan. Parte hartzaileek 45 euroko kolaborazio kuota bat ordaindu beharko dute sei saioengatik, eta ekainean ebaluazio bat eginen dute hurrengo pausuak partaideekin batera adosteko. 

Urtarrilaren 24an eginen dute lehendabiziko saioa, eta bertan zehaztuko dituzte taldearen helburuak, dinamika eta gainerako xehetasunak. Urtarrilaren 20an bukatuko da izena emateko epea. 

Gizon taldean izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago bildu nahi dutenek hiru zenbaki hauetan lortu dezakete informazio gehiago:

  • Baztango Berdintasun Zerbitzua: +34 613 00 36 34
  • Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua: +34 722 69 30 78
  • Malerrekako Berdintasun Zerbitzua: +34 621 12 06 20

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun