Nafarroako Kirol Jokoen lehen faseko finaletan izan dira eskualdeko neska pilotariak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 15a

Nafarroako Kirol Jokoetako lehen faseko txapeldunak eta txapeldunordeak, larunbatean Larraintzarren.

Nafarroako Kirol Jokoen barrenean, nesken eskuz binakako txapelketako finalak jokatu zituzten larunbat goizean Larraintzarren. Final gehienetan izan ziren eskualdeko pilotariak eta horietako batzuk garaipena ere lortu zuten.

Abenduaren 13an Larraintzarren jokatutako finaletan irabazle suertatu ziren Arkupeko Iratzoki eta Muñoa alebin mailan, Arkupeko Hita eta Iratzoki infantil mailan eta Umore Onako Sagardui jubenil mailan

Ttikienaz aitzinera, alebin mailako finalean, Arkupeko Maddi Iratzoki igantziarrak eta Eneritz Muñoa lesakarrak 18-2 irabazi zieten Berriozarreko Monleoni eta Ruiz.

Arkupeko pilotariak, guraso eta entrenatzailearekin.

Infantil mailako finalean, Arkupeko Ainara Hita eta Joana Iratzoki igantziarrek 18-9 irabazi zieten Ultzamako Landiribarri eta Alsuari.

Kadete mailan, Ardoiko Crespok eta Gomezek 22-20 irabazi zieten Ados Pilotako Imazi eta Dunixe Alberro iturendarrari.

Jubenil mailan, azkenik, Umore Onako Alize Sagardui goizuetarrak eta Sotilek 22-12 irabazi zieten Ados Pilotako Iraide Iriarte sunbildarrari eta Ernagari.

Ados Pilotako Ernaga eta Iraide Iriarte sunbildarra, txapeldunorde jubenil mailan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun