Aurtengo azken elkarretaratzea astelehenean eginen dute Baztan-Bidasoko pentsiodunek

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 12a

Joan den ekainean ere Lesakan egin zuten elkarretaratzea.

Hilabetero bezala, euren aldarriak karrikara aterako dituzte Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduko kideek abenduan. 

Beti bezala, hilabeteko hirugarren astelehenean eginen dute, beraz, astelehenean, abenduaren 15ean. Aldi honetan, Lesakan bilduko dira, 12:00etan plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun