Emakumeen Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa igandean jokatuko dute Antsoainen

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 12a

Amaiurrek ere laukotea plazaratuko du igandean Antsoainen, Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa lehiatzeko.

Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa azaroaren 30ean abiatu zen, Antsoainen jokatutako txapelketa mistoarekin. Txantrea izan zen txapeldun, Beti Gazte bigarren eta Abadiño hirugarren. Astebeteko atsedenaren ondotik, abenduaren 14an jokatuko dute emakumeen txapelketa, hau ere Antsoainen, igande goizean. 250 kiloz beheitiko kategorian ariko dira bederatzi laukote, tartean Amaiur eta Beti Gazte. Beraiekin batera, Antsoainek eta Abadiñok bina talde aterako dituzte eta Araxesek, Txantreak eta Ñapurrakek bana.

Gizonezkoena abenduaren 21ean Muruetan

Abenduaren 21ean, azkenik, gizonezkoen txapelketa jokatuko dute Muruetan (Bizkaian). 310 kiloz beheitiko kategorian hamar talde ariko dira. Beti Gazterekin batera, Zuraidek hiru talde aterako ditu, Ñapurrakek bi eta Ibarrak, Txantreak, Antsoainek eta Foruak bana.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun