IV. Bortz Kirol txapelketako finala jokatuko dute Iriartek eta Albiasuk larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Orain arteko partida guziak irabazita (tartean finalerdiak, irudietan), finalean aurrez aurre izanen dira Julen Iriarte eta David Albiasu narbartearrak.

Doneztebeko Erreka elkarteak laugarren aldiz antolatutako Bortz Kirol txapelketako finala jokatuko dute Narbarteko Julen Iriartek eta David Albiasuk abenduaren 13an, larunbatean 12:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehen faseko partida guztiak irabazi zituzten Narbarteko bi pilotariek, baita finalerdiak ere. Bortz Kirol txapelketak txapeldun berria izanen du.

12:30ean hasiko den finalaren aitzinetik, joko garbi erakustaldia eskainiko dute Leparouxek eta Zabalak

Finalaren aitzinetik, larunbatean 11:45ean joko garbi erakustaldia eskainiko dute txapelketan parte hartu duten Milafrangako Lionel Leparouxek eta Andoni Zabala oiartzuarrak. Finalaren ondotik, berriz, sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun