18:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidako irabazleak Otanoren kontra jokatuko du finala abenduaren 21ean
Jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarra eta Baztan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.
Jaialdian biltzen den dirua EN Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartera bideratuko da. 22 urtez goitikoek hamar euro ordaindu beharko dute, 16 eta 22 urte artekoek bortz euro eta 16 urtetik beheitikoak doan sartuko dira.