Donostiara joan da Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen argazki lehiaketako saria

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 12a

Bukatu da Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen XXXIII. Jardunaldia eta, horrekin batera, jardunaldiaren bueltan aurten hamaikagarren aldiz antolatu duten argazki lehiaketako sarituaren berri ere eman dute. Irudiko argazkia da irabazlea, Donostiako Jesus Arizala Muruak egina.

Baztan-Bidasoko zazpi jatetxek parte hartu dute urriaren 18tik abenduaren 8ra iraun duen Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan. Hain zuzen, horietan ehiza platerei ateratako argazkiekin egin dute lehiaketa, eta irabazleak ehiza jardunaldian parte hartu duen jatetxe horietako batean bi lagunentzako otordua izan du saritzat.

Horrez gain, argazki hori izanen da heldu den urteko jardunaldi gastronomikoetan erabiliko duten irudia.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun