Bidasoko Bide Berdea itxita dago Endarlatsa eta Doneztebe artean lur erortzengatik

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 5a

«Abisu berria eman arte, Endarlatsa eta Doneztebe arteko zatian Bide Berdea itxita dago». Halaxe iragarri du Uraren Bailarak, Bidasoko Bide Berdearen erakunde kudeatzaileak. Izan ere, azkeneko egunotan hainbat tokitan lur erortzak izan dira eta, ondorioz, bidea trabatuta dago. «Itxitako tartera sartzen dena, bere erantzukizunpean» sartuko dela ohartarazi dute. «Erabiltzaile guztiei eskatzen diegu abisu seinaleak errespetatzeko». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun