ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Beti Gazte futbol talde nagusia eta Sarako Izarra errugbi taldea bakarrik ariko dira abenduko lehen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 5a

Futbolean, Beti Gazteko talde nagusia bakarrik ariko da asteburu berezi honetan. Eibarren jokatuko dute Urki taldearen kontra.

Abenduko lehen asteburua, besta egunez inguratua izaki, atseden hartzeko asteburua izanen da eskualdeko kirol talde gehien gehienentzat. Bakar bakarrik Beti Gazteko futbol talde nagusiak larunbat eguerdian Eibarren eta Sarako Izarra errugbi taldeak igande arratsaldean Animainean jokatuko dute. Doneztebe Futbol taldeak gibeleratutako partida irabazi zuen asteazkenean Tuteran, bigarren postuan sendotzeko.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Lourdes 1 – Doneztebe FT 2 (Aimar Jabalera eta beraien atean) asteazkenean jokatua.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Urki - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Eibarko Unbe zelaian.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra – Association Sportive Buzy Ogeu, igandean 15:30ean Sarako Animainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun