Xilabako bigarren fasera sailkatu dira eskualdeko lau bertsolariak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 2a

Bururatu dute Xilaba Bertso Txapelketako lehen fasea, eta dagoeneko jakinarazi dute zein hemezortzi bertsolari ariko diren bigarren fasea. Eskualdeko lau parte hartzaileak, Haira Aizpurua eta Karlos Aizpurua saratarrak eta Maddi Ane Txoperena eta Josu Txoperena lesakarrak. 

Hiru saio jokatuko dituzte bigarren fasean

Horietan lehena, abenduaren 6an, larunbata, eginen dute Aiherrako Denen Etxean. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Irati Alcantarrila Urdanpilleta, Karlos Aizpurua Etxarte saratarra, Josu Txoperena Iribarren lesakarra, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Hiriart Iribarren. 

Abenduaren 13an, Muskildiko Posonpesenean izanen da saioa. Bittor Thicoïpe Leizagoien, Elixabet Etxandi Goihenetxe, Haira Aizpurua Ibargarai saratarra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo Sallaberry eta Oier Urreizti Lafitte ariko dira kantuan. 

Abenduaren 21ean eginen dute azken saioa Hiriburuko La perle gelan. Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Joanes Etxebarria Martinez, Johane Sarraillet Arrizabalaga, Nahia Sasco Etxeberri eta Ramuntxo Christy Biscay. 

Saioetarako sartzeak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus helbidean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun