Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak eta E•Remonte Iruña enpresak antolatutako eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketa-Martiko Sari Nagusiko final laurdenetako jardunaldia jokatu zuten larunbat arratsaldean Agoitzeko Toki Eder pilotalekuan. Lehen partidan Eloy Otxandorena doneztebarra eta Matxin III.a aritzekoak ziren, baina azpeitiarrak min hartu eta Jon Sagaseta iruritarrak ordezkatu du Bikain, gainera. 0-10 irabazten hasi zen iruritarra eta Otxandorenak gogotik lan egin behar izan zuen markagailua iraultzeko eta 30-25 irabazteko. Bigarren partidan, Otanok 30-18 irabazi zion David Mitxeo doneztebarrari.
Finalerdiak abenduaren 5ean Agoitzen eta abenduaren 13an Donezteben
Final laurdenetako irabazleen esperoan daude, zuzenean finalerdietarako sailkatuak, Xanti Uterga doneztebarra eta Ion, joan den urteko finalistak. Abenduaren 5ean Agoitzen jokatuko dute lehen finalerdia Ionek eta Otanok. Abenduaren 13an Donezteben jokatuko dute bigarren finalerdia bi herritarrek, Utergak eta Otxandorenak. Finalerdietako irabazleek abenduaren 21ean jokatuko dute finala Agoitzen.