Eskualdeko bi bertsolari aritu ziren kantuan: Josu Txoperena lesakarra eta Etxahun Azkarraga etxalartarra. Txoperena izan zen nagusi 241,5 punturekin. Azkarraga, berriz, seigarren postuan sailkatu zen 208 punturekin. June Aiestaran sailkatu zen Josu Txoperenaren gibeletik eta Irune Basagoiti izan zen hirugarren. Hiruek, abenduaren 8an jokatuko den finalean aritzeko txartela eskuratu zuten.
Sei bertsolari ariko dira asteleheneko finalean. Josu Txoperena lesakarra, Izaro Bilbao, Haira Aizpurua saratarra, June Aiestaran, Irune Basagoiti eta Kattalin Arabolaza.