Azaroaren 30ean Iruritako Aranabian jokatutako finalean, iaz bezala, 9-5 irabazi dio Oizi
Finaleko emaitzak erakusten duena baino berdinduagoa izan zen Erratzuren eta Oizen arteko lehia eta Malerrekakoak 4-5 aitzinetik ere izan ziren.
Sari banaketan izan ziren Begoña Goienetxe Iruritako alkatea, Mikel Sagaseta kargoduna, Gorka Urtasun (pilotari eta txapeldun ez ezik, Baztango udaleko kirol zinegotzia) eta Laxoa Elkarteko Josu Prim. Baztango Zaporeak-en produktuen zozketa ere egin zuten ikusleen artean.