Herritar aunitzen paseorako tokia izaten da Bidasoko Bide Berdea, oinez, lasterka nahiz bizikletaz ibiltzen diren bisitariendako ere. Bada, azaroaren 27an hasi eta urtea bukatu arte Berrizaun eta Sunbillako zubi urdinaren arteko zatia itxita dagoela jakinarazi du Uraren Bailarak erakundeak, hobekuntza lanak egiten hasi direlako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.