Nafarroako XXVI. Paxaka txapelketako finala igandean jokatuko dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 28a

Iaz bezala, aurten ere Erratzu eta Oiz ariko dira aurten ere paxaka txapelketako finalean.

Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako XXVI. Paxaka Txapelketako finala jokatuko dute azaroaren 30ean, igandean 17:00etan hasita Iruritako Aranabia pilotalekuan. Iaz bezala, Oiz eta Erratzu izanen dira aurrez aurre. Aitzinetik, 16:00etan hirugarren postua lortzeko lehia jokatuko dute Iruritak eta Doneztebek

Joan den urteko finala errepikatuko dute Oizek eta Erratzuk

Finaleko protagonistak Oiz (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal) eta Erratzu (Manu Irigoien, Gorka Urtasun eta Kaiet Itoiz) izanen dira. Hirugarren posturako lehian, berriz, Irurita (Xabier Barberena, Mikel Sagaseta eta Mikel Mindegia) eta Doneztebe (Jon Apeztegia, Ugutz Zelaieta eta Mikel Telletxea) ariko dira.

Laxoa Elkarteak jakinarazi duenez, ikusleen artean zozketak ere eginen dituzte igandean».

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun