Arantzan eta Legasan eginen dituzte abendu hondarrean Nafarroako bertso eskoletako haurren topaketak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 27a

Nafarroako bertso eskoletako haurren bilgune izanen dira Arantza eta Legasa abenduaren 29an eta 30ean. Izen emateko epea irekia dago eta abenduaren 5era arte egiten ahalko da. 

Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: LH 6 eta DBHko ikasleek Legasan gozatuko dute egonaldiaz, Kattalin Aterpetxean; LH 3-6koek Arantzako Aterpen. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek, eurek aukeratuko dute zein txandetan parte hartuko duten.

Bi txandak Abenduaren 29tik 30era izango dira eta Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ariko dira begirale.

Negulekuari buruzko informazio dena eta izena emateko galdetegia hemen ikusi daitezke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun