ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Nafarroako autonomikako futbol derbi nagusia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek eta eskubaloikoa Errekako eta BKTko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 28a

Beti Gazteko eta Baztango neska kadeteek futbol derbia jokatuko dute Lesakan larunbat egurdian. Futbolean nahiz eskubaloian, baztandarren eta doneztebarren arteko zenbait derbi ere izanen dira asteburuan. Argazkia: Bidal Etxarte

Futbolean Beti Gazteko eta Baztango neska kadeteek eta eskubaloian Errekako eta BKTko neska kadeteek ere derbia izanen dute.

Azaroko hondarreko asteburuan Baztango eta Doneztebeko futbol eta eskubaloi talde nagusien arteko derbiak ekarriko dituzte. Zehazki, futbolean, Nafarroako lehen maila autonomikoan, Baztan eta oraindik partidarik galdu ez duen Doneztebe aurrez aurre izanen dira larunbat arratsaldean Giltxaurdin. Eskubaloian, berriz, Errekako eta BKTko emakumeak ariko dira nor baino nor gehiago larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian. Futbolean bertze derbia bat ere izanen da, Beti Gazteko eta Baztango neska kadeteek larunbat eguerdian Lesakan Mastegin jokatuko dutena. Eskubaloian ere, Errekako eta BKTko neska kadeteen arteko lehia izanen da larunbat goizean Donezteben. Errekako gizonezkoek ere etxean jokatuko dute, baita errugbian, BRT Menditarrak taldeak ere.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE - Doneztebe FT derbia larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Oiartzun, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B – Beti Kozkor B, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Aurrera KE – CD Kirol Sport, igandean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Sporting de Herrera - Gure Txokoa, igandean 18:00etan Donostiako Herreran.

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Doneztebe FT – CD Amaya, igandean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE – CD Aoiz, ortziralean 19:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CF Sabeit Femenino B - Baztan KE B, igandean 17:00etan Tiebasen.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Gure Txokoa – Kostkas CD, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Touring KE B - Beti Gazte, igandean 11:45ean Errenteriako Fanderian.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

UD Mutilvera B - Baztan KE, igandean 16:00etan Arangurenen.

Aurrera KE – Berriozar CF A, larunbatean 10:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

UDC Txantrea B - Baztan KE A, larunbatean 16:30ean Txantrean.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Liceo Monjardin - Doneztebe FT A, larunbatean 13:20an Iruñeko Soto Lezkairun.

Baztan KE B – JD San Jorge A, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT B – CD Asdefor A, igandean 15:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera KE – CD Amaya B , igandean 19:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Real Sociedad B - Beti Gazte, larunbatean 14:00etan Zubietan.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 19:30ean Irungo Ugalde zelaian.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Landetxa, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska kadeteak

Beti Gazte - Baztan KE derbia, larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Aurrera KE -CD Asdefor, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa A – Usurbil FT, larunbatean 18:30ean Berako Matzadan.

Allerru KE - Beti Gazte, larunbatean 13:45ean Lezoko Plazetan.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Ademar - Baztan KE A, larunbatean 13:15ean Sarrigurenen.

Doneztebe FT – CD Asdefor B, igandean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Inart zelaian.

Aurrera KE – CD Cendea de Cizur, larunbatean 19:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B – CD Asdefor B, larunbatean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Gure Txokoa – Touring, igandean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE atsedena.

 

FUTBOL 8

Nafarroako neska alebinak

CD Filial de Fundacion CA Osasuna - Beti Gazte A, larunbatean 12:15ean Taxoaren.

CD Lezkairu A - Baztan KE A, larunbatean 11:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Gure Txokoa – UD Mutilvera B, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Peña Sport FC - Beti Gazte B, larunbatean 11:45ean Tafallako San Franciscon.

Mulier FCN C - Baztan KE B, larunbatean 11:30ean Sarrigurenen.

Nafarroako alebinak

Baztan KE A – UCD Burlades C, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Lezkairu C - Aurrera KE A, larunbatean 11:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Aurrera KE B atsedena.

UCD Burlades D - Baztan KE B, igandean 10:45ean Erripagainan.

Beti Gazte A - Doneztebe FT C, larunbatean 10:45ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B - Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe FT B - Doneztebe A, igandean 09:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Gazte C - Gure Txokoa A, larunbatean 10:45ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE C – CD Atarrabia C, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako benjaminak

Beti Kozkor KE A - Aurrera KE A, igandean 12:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Aurrera KE B – CD Ardoi D, igandean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

Beti Gazte A - Gure Txokoa B, larunbatean 09:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan KE C - Doneztebe FT A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT B - Baztan KE B, igandean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Gure Txokoa A - Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE A atsedena.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

Erreka KE – Anaitazarra, igandean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumeen ligan

Erreka KE - BKT Baztango Kirol Taldea derbia larunbatean 19:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

Uharte - BKT Baztango Kirol Taldea, abenduaren 8ra gibeleratua.

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE – Anaitasuna B, larunbatean 17:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE – Uharte B, larunbatean 12:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

Erreka - Baztango BKT A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska infantilak bigarren fasea

BM Tafalla A - Erreka KE, larunbatean 11:45ean Tafallan.

Lekunberri Eskubaloia - Aurrera KE A, larunbatean 11:00etan Lekunberriko Plazaola kiroldegian.

Baztango BKT – Anaitasuna B, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

Uharte B - Aurrera KE B, larunbatean 12:00etan Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

Mutiko infantilak

Cantolagua - Erreka KE, larunbatean 10:30ean Zangozako Cantolagua pilotalekuan.

Alebin mistoa

ECA Malkaitz A - Baztango BKT A, larunbatean 10:45ean Burlatako Hilarion Eslava kiroldegian.

Erreka KE atsedena.

Neska benjaminak

Baztango BKT A – BM Loyola B, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak – Orbinox Gipuzkoa Sortzen, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Euskal liga sub-18, bigarren faseko bigarren mailan

Gabiria Txingudi-Baztan atsedena.

Euskal liga sub-16, lehen mailan

Txingudi-Baztan – Uribealdea, larunbatean 12:30ean Irungo Plaiaundin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun