Bi egunez tailerrak, mintzaldiak, antzerkiak, jokoak, jatekoak eta elkarteen postuak izanen dira. Honakoa egitaraua izanen da:
Larunbata, azaroak 29
- 11:00etan haurrentzako eta familientzako mendiko bioaniztasuna tailerra.
- 12:15ean sukaldaritza basati tailerra. Gehienez zortzi lagunentzako lekua egonen da eta izen ematea sarreran egin beharko da.
- 13:30ean Ilargia eta landareak 2026ko agenda aurkeztuko du Argia aldizkariak. Jakoba Errekondo egilea, Antton Olariaga ilustratzailea eta Maddalen Arzallus bertsolaria izanen dira aurkezpenean.
- 14:45ean Zuhaitzarekin solasean antzerkia Bakea hoteleko baratzean.
- 16:30ean Sendabelarrekin jolasean haurrentzako eta helduentzako jolasak. Elebiduna izanen da eta gehienez 21 lagunentzako lekua izanen da. Izen ematea sarreran egin beharko da.
Egun osoan jatekoa erosteko aukera izanen da eta jolasak ere izanen dira.
Igandea, azaroak 30
- 14:00etatik 17:00etara landaketa herrikoia eginen dute Biriatuko herri sarreran. Aitzinetik izena eman beharko da Whatsapp mezu bat bidalita +34 602 57 29 04 zenbakira idatzita.