Xenpelar bertso sariketako finalean izanen da Haira Aizpurua bertsolari saratarra

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 25a

Haira Aizpurua Xenpelar sariketako kanporaketan kantari. Gibelenean, eskuinean, Kattin Madariaga aranztarra ageri da. Argazkia: XDZ Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

XXVIII. aldiz ari dira egiten Errenterian Xenpelar gazteen bertso sariketa. Haira Aizpurua saratarrak finalerako txartela lortua du dagoeneko.

Pasa den ortziralean jokatu zuten bigarren kanporaketa eta bertan kantuan izan izan ziren Haiza Aizpurua saratarra eta Kattin Madariaga aranztarra bertze lau bertsolarirekin batera. Saioa irabazi zuen Aizpuruak, eta finalerako txartela lortu zuen horrela. Madariaga, berriz, bigarren postuan gelditu zen eta kanporaketak bukatu arte itxaron beharko du finalean kantatzen duen jakiteko. 

Hirugarren kanporaketa ortziralean eginen dute Errenteriako Xenpelar Etxean 19:00etan. Eskualdeko bi bertsolari ariko dira kantuan: Josu Txoperena Iribarren lesakarra eta Etxahun Azkarraga Fernandez etxalartarra. 

Finala abenduaren 8an, astelehena, izanen da 17:00etan Niessen aretoan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun