Etxebizitza

Etxegileak: obretan ere norbaitek hartu behar izaten du aginte makila

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 22a

Gremioen koordinazio egokia ezinbestekoa da. (Argazkia: freepik)

Geroz eta etxegile gehiagok eskaintzen dute gremioak koordinatzeko zerbitzua. Beraiek arduratzen dira profesionalak bilatu eta epeak betetzen direla ziurtatzeaz

Proiektuak gauzatzeko ardura izaten dute etxegileek. Arkitektoek zehaztutako pausoak eman eta eraikina altxako dute. Puzzle bat osatzearen parekoa da prozesua eta ezustekorik egon ez dadin, pausoz pauso joan eta ongi lotu behar dira pieza guztiak. Giza baliabideak eta baliabide materialak ongi planifikatzen badira, adostutako epeak bete eta atzerapenik ez dela izanen bermatuko da. Horregatik, norbaitek hartu behar izaten du aginte makila.

Geroz eta etxegile gehiagok eskaintzen duten zerbitzuen artean dago gremioen koordinazioa.  Etxegileek sarea osatua izaten dute eta beraiek egiteko gai ez diren lanak, konfiantzazko profesionalen eskuetan uzten dituzte: badakite lan bakoitza egiteko norengana jo behar duten. Gainera, baliabide materialak eskuratzeko garaian ere, erabiltzaile arruntek baino prezio hobean eskura ditzakete.

Baina, nola aukeratu etxegilea?

Eraikuntza enpresa ugari daude eskualdean eta aukeraketa egin aurretik funtsezkoa da haren ibilbidea eta antzeko proiektuetan duen esperientzia ezagutzea. Eginda dituzten proiektuen argazkiak ikustea baliagarria izan daiteke erabakia hartzeko garaian, baita ahoz ahokoa ere. Proposamen ekonomikoa erabakigarria izanen da, baina denbora ere funtsezko faktorea da. Proiektuaren fase guztiak biltzen dituen kronograma argi bat adostea ezinbertzekoa da. Hasierako eta amaierako datek kontratuan agertu behar dute  eta horrela, errazagoa izanen da guztia planifikatu eta gerta daitezkeen atzerapenak aurreikustea. Garrantzitsua da, halaber, galdetzea etxegileak zenbat obra dituen martxan, horrek baldintzatuko baitu ezarritako epeak betetzeko gaitasuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun