Azkainen jokatuko dituzte Bortz Kirol txapelketako bi partida larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 20a

David Albiasu narbartearrak Azkainen jokatuko du larunbatean, Bortz Kirol txapelketaren baitan.

Doneztebeko Erreka elkarteak laugarren urtez antolatutako Bortz kirol txapelketako orain arteko partida guztiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatu dituzte. Baina duela lau edizio txapelketa honekin hasi zirenetik, Erreka elkarteak argi zuen iparralde eta hegoaldeko pilotari eta pilotazaleak biltzeko bidea ere izanen zela. Horren haritik hirugarren jardunaldiko bi partida Azkainen jokatuko dituzte azaroaren 22an, larunbat arratsaldez.

 

Azaroaren 22an, larunbatean 17:00etan hasita, David Albiasu narbartearra, Milafrangako Lionel Leparouxen kontra arilo da eta, segidan, azkaindarren arteko lehian ariko dira Xan Karrikaburu eta Txema Gogorza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun