Domintxaineko Herriko Gela mukuru betea zela egin zuten saioa. Amikuzeko bertso eskolako haurrek agur berezia kantatu zuten, eta ondotik hasi ziren sei bertsolariak ariketa puntuagarriekin. Sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Haize Lekuona Blanco, Joanes Etxeberria Martinez, Josu Txoperena Iribarren, Miren Artetxe Sarasola eta Xermin Camblong Mounein.
Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Miren Artetxe izan da puntu gehien batu dituena: 342,5 puntu. Beraz, Muskildiko bigarren faseko saioan kantatuko du abenduaren 13an. Beste bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Miren Artetxe Sarasola (342,5)
- Haira Aizpurua Ibargarai (330)
- Josu Txoperena Iribarren (304,5)
- Joanes Etxeberria Martinez (294,5)
- Xermin Camblong Mounein (285)
- Haize Lekuona Blanco (278,5)
Gai emaile lanetan Amaiur Lujanbio Agirre aritu zen. Epaile lanetan, aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregi, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra. Idazkari lanetan, berriz, Mae Laskarai Lagan.
Hurrengo saioa larunbatean izanen da, azaroaren 22an, Ainhoa elkartetxean.