Gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketetako lehen jardunaldian tiraldi guztiak irabazi dituzte Antsoainen
Emakumezkoetan sei talde izanen dira, bi eskualdekoak. Beti Gaztek tiraldi guztiak irabazi zituen Antsoainen; Amaiurrek, aldiz, guztiak galdu zituen. Beti Gazteren ondotik, bigarren izan zen Txantrea, hirugarren Berriozar, laugarren Araxes, bosgarren Antsoain eta seigarren Amaiur.
Gizonezkoetan, hiru talde bakarrik ari dira: Beti Gazte izan zen lehena Antsoainen, Berriozar bigarren eta Txantrea hirugarren.
Kategoria hauetako bigarren jardunaldia eta, ligaxkako lehen bi sailkatuen arteko finalak Lesakan, azaroaren 22an, larunbatean 17:00etan hasita, jokatuko dituzte. Beraz, Beti Gaztek etxean txapelak janzteko lehen urratsa eman dutela erran daiteke.